Deus gorde gabe irtengo da Reala finalaren bila, Bartzelonaren kontra

Jon Ander De la Hoz.
2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Egunero ez da finalerdi bat jokatzen, eta horren jakitun bidaiatudu Realak Kordobara (Espainia). Han jokatuko du gaur gauean Espainiako Superkopako finalerako sailkapena banatuko duen partida, Arcangel futbol zelaian. Imanol Alguacil entrenatzaileak talde osoa eraman du Andaluziara. Bidaideek gaur han egin beharko balute lo, seinale izugarri ona litzateke, donostiarrak finalerako sailkatu direla esan nahiko lukeelako.

Baina Bartzelona mendean hartu behar dute estreinakoan. Ez dute lantegi erraza izango; katalanak ondo ari dira orain lehengo aldean, eta txuri-urdinak nahi baino gutxiago ari dira irabazten.

Dena den, Imanol teknikariak esan du deus ez dutela gordeko helburua lortzeko bidean: «Urduritasun positiboa dugu, zerbait handia dagoelako jokoan. Egin dugun lan guztiarengatik gaude hemen. Bigarren aldia da Superkopa jokatuko duguna, eta ea irabazten dugun kanporaketa».

1987az geroztik, lehen garaikur bat lortzeko aukerarik onena du aurrean Realak, eta, horren jakitun, 29 jokalarirekin bidaiatu du Kordobara. Min hartutakoak ere Kordoban dira, baita bigarren taldeko Gaizka Ayesa eta Unai Marrero atezainak ere.

Distira bereziko hitzordua da gaur iluntzekoa, eta halakoxe jarduna nahi du Imanolek: «Partida garrantzitsuetan, nik ikusi nahi dudan Reala azaldu da; hori egin beharko dugu Bartzelonaren aurka ere. Aurkari ona dugu aurrean, baina hortaz ahaztu behar dugu, eta gure lana egiten saiatu».

REALA-BARTZELONA
Reala. Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Merino, Zubimendi, Guridi; Portu, Oiartzabal, eta Willian Jose.
Bartzelona. Ter Stegen; Dest, Mingueza, Lenglet, Alba; Busquets, De Jong, Pedri; Messi, Dembele eta Griezmann.
Epailea. Munuera Montero.
Lekua. Arcangel futbol zelaia.
Ordua. 21:00 (Vamos).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.