Aste kulturalez jositako urteurrena izango da

2018ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Gaztetxearen 30. urteurreneko ospakizunak baliatuz, Gasteizko gaztetxeko kideek herriko kolektiboei aitortza egin nahi izan diete. «Kolektiboei esker mantendu da gaztetxea bizirik, eta haiekin ospatu nahi dugu», azaldu du Aitziber Ramirez de la Piscinak. Hala, herriko kolektibo ugarirekin elkarlanean, aste kulturalak antolatu dituzte: urtarrilean, ekologiaz jardun zuten. Otsailean, gazte mugimendua izango dute ardatz; martxoan, feminismoa; apirilean, okupazioa eta autogestioa; maiatzean, presoak; ekainean, auzoa; eta uztailean, internazionalismoa. Hilabete bat, balio bat. Egitarau zehatza hilabeteka argitaratuz joango dira, eta hitzaldiak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar egongo dira.

Ospakizunak borobiltzeko, Prudentzi izeneko katua sortu dute. Sentimendu «gaztetxeroa» duen katu bat dela dio Ramirez de la Piscinak. «Azken finean, Prudentzi gu guztiok gara. Hark gu gorpuzten gaitu, eta guk hura». Katu beltzak badu errebelde izaera gaztetxeko teilatuan anarkismoaren sinboloa den katu beltza ageri da, eta horregatik aukeratu dute Prudentzi katua aurtengo pertsonaia gisa.

Era berean, Hala Bedik, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleorrek ere urtemuga biribilak bete dituzte. Elkarrekin, askotariko dinamikak antolatu dituzte, eta, urriaren 6an, Okupatu Gasteiz eguna egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.