IRAKURKETA ETIKOA

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Arta telematikoari buruzko dokumentu «erreferentziazkoen artean», izurri betean Bizkaiko Lehen Arretako Etika Asistentzialeko Batzorde Etikoak egindako txostena dago. Egileetako bat Agurtzane Ortego sendagilea izan zen. Gogorarazi du izan ditzakeen arriskuez ohartarazi zutela. Horra nagusiak zein diren: «Erlazio klinikoa haustea, arta okertzea, profesionalek etsipena sentitzea, osasun artara heltzeko bideetan desberdintasunak handitzea, datuen konfidentzialtasuna galtzea». Horiek saiheste aldera, hainbat gomendio eman zituzten:

Telefono bidezko artak «osagarriak» dira. Ezin dute aurrez aurreko arta ordezkatu.

Ezin dira betikotu. Pandemian zentzua izan zuten halako neurriek, baina, behin egoera hobetuta, aurrez aurreko arta berreskuratzera deitu zuten, eta paziente kalteberenen premiei begira jartzera, bereziki. Onartu zuten, ordea, zenbait lan «burokratikotarako» aukera ona izan daitezkeela gerora ere antzeko baliabideak.

Ikerketa beharrezkoa da. Esan zuten era horretako arta motak hedatu ahala ezinbestekoa dela horien gainean ikertzea, zer gertatzen den ikusi eta horren araberako erabakiak hartuz joateko.

Ezin da langile eskasiari aurre egiteko erabili. Mediku-paziente harremana apurtzea ekar dezake erabilera txarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.