GAKOAK

2022ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Osakidetzako mahai sektoriala utzia dute sindikatuek, zuzendaritzak edukiz hustu duelakoan. «Benetako negoziazioa» hasteko, hauek dira eskari nagusiak:
Aurrekontua. Sindikatuek premiazkotzat dute Osakidetzaren aurrekontua handitzea. 2023rako xede gisa jarri dute Europako Batasuneko batez-bestekora iristea, hau da, BPGaren %7ra; horren laurden bat lehen arretara bideratu behar litzateke.
Lantaldea. Batetik, Osakidetzako behin-behinekotasuna %8ra jaitsi nahi dute sindikatuek: egun 24.600 langile daude behin-behinean (%50etik gora), eta haiek egonkortzea funtsezko jo dute. Bestetik, plantillak «egoki dimentsionatzeko» eskatu dute: lan zama «arrazionalizatzeko» eta kalitatezko arreta emateko, 5.000 lanpostu berri sortu behar liratekeela uste dute; 1.000 lehen mailako arretan.
Lan baldintzak. Galdutako erosahalmena berreskura-tzea, lana eta familia batera-tzeko neurri «eraginkorrak» hartzea, garapen profesionala aktibatzea eta ordezkapenak lehen egunetik betetzea galdegin dute sindikatuek, besteak beste. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko ere eskatu dute, eta langileen aurretiazko erretiroa errazteko.
Zerbitzuak. Azken urteetan osasun zerbitzuetan egindako murrizketak lehengoratzeko eskatu dute sindikatuek: besteak beste, osasun etxeetako ordutegiak zabaltzeko eta itxitako EAG etengabeko arreta guneak berriro irekitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.