KRONOLOGIA

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Huaweiren aurkako akusazioak ez dira berriak, baina azken bi urteotan areagotu egin dira tentsioak, AEBen eta Txinaren arteko gerra komertzialaren ondorioz. Horra Huaweiri buruzko kronologia bat:

1987
Ren Zhengfeik sortu zuen Huawei. Hura da gaur egun zuzendari exekutiboa. 188.000 langile ditu konpainiak, eta 170 herrialdetan ari da.

2001
Txina MME Munduko Merkataritza Erakundean sartu zen.

2003
Ciscok auzitara eraman zuen Huawei, haren firmwareko kodearen zati bat erabiltzeagatik. Akordioa egin zuten azkenean.

2008
AEBek 3COM erostea galarazi zion Huaweiri, «segurtasun nazionala» argudiatuta. FBI konpainiako zuzendaria ikertzen hasi zen.

2010
Motorolak espioitzagatik salatu zuen Huawei. Akordioa egin zuten azkenean. 2010ean eta 2011n, Txinako konpainiak bi eskaintza egin zituen AEBetan telekomunikazio egiturak eraikitzeko. AEBek blokeatu egin zituzten biak, «segurtasun nazionala» argudiatuta.

2012
AEBetako Kongresuko ikerketa talde batek txosten bat publikatu zuen, eta zioen Huaweiren eta ZTEren azpiegitura sarea «segurtasunerako arrisku» izan zitekeela.

2014
Wikileaksek txosten bat filtratu zuen, esanez AEBek Huaweiren zerbitzariak hackeatu zituela.

2018ko maiatza
AEBek Huawei eta ZTE Txinako konpainien telefonoak debekatu zituzten egoitza militarretan.

2018ko uztaila
Muga zerga gehiago jarri zizkieten elkarri bi potentziek, eta Txinak AEBak salatu zituen MMEn.

2018ko abendua
Xi Jinpingek eta Donald Trumpek 90 eguneko su-etena adostu zuten. Hilaren 5ean jakinarazi zuten, eta, aldi berean, Kanadak Huaweiko finantza zuzendari Meng Wanzhou atxilotu zuen AEBen eskaera bat aintzat hartuta.

2019ko urtarrila
Txinak Kanadako bi herritar atxilotu zituen, espiatzeaz akusatuta. Bezperan, Pekinek abisua eman zien Kanadari eta AEBei Wanzhouren atxiloketak ekar zitzakeen ondorioez. New Yorkeko auzitegi federal batek iruzurrarekin lotutako 13 kargu egotzi zizkien Huaweiri eta Meng Wanzhouri.

2019ko maiatza
Washingtonek, su-etena hautsi, eta tarifa bereziak ezarri zituen; %10etik %25era igo zizkien zergak Txinako 5.000 produkturi.

2019ko maiatza
AEBetako hainbat konpainiak, tartean Googlek, Huaweirekin negozioak egiteari utzi zioten, Etxe Zuriaren aginduei jarraituz.

2019ko ekaina
Negoziazioei berrekitea adostu zuten Txinak eta AEBek. Huaweiri osagaiak saltzeko debekua kendu zieten AEBek bertako enpresei.

2019ko abuztua
Huaweik HarmonyOS sistema eragile propioa aurkeztu zuen, sakelako telefono berrien aurkezpenean.

2019ko iraila
Washingtonek erabaki du Huaweiren aurkako zigorrak azaroaren 19ra arte luzatzea. Huaweik AEBen zibererasoak salatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.