Alavesek Mallorcari irabazi nahi dio gaur Mendizorrotzan

2021eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Alavesek liga ez du ondo hasi, galdu egin baitzuen Mendizorrotzan, Real Madrilen aurka: 1-4. Ez zuen gaizki jokatu, baina garesti ordaindu zituen atzean egindako hutsak.

Gaur, oso bestelako aurkaria izango du, Mallorca igo berria, eta, bigarrenez jarraian, etxean ariko da (17:00, Movistar La Liga). Hain zuzen, hori aprobetxatu nahi du sasoiko lehen garaipena lortzeko. Mallorcak 1-1 berdindu zuen Betisekin etxean estreinakoan. Javier Callejak prest ditu jokalari guztiak, Ximo Navarro osatu egin baita.

Bigarren Mailan, berriz, Reala Bk Lugon (Galizia) jokatuko du, etxeko taldearen aurka (17:00, Movistar La Liga). Txuri-urdinek bikain ekin zioten ligari, Anoetan Leganesi 1-0 irabazita, eta, gaur, segida eman nahi diote garaipen horri. Lugok 2-2 berdindu zuen Oviedon (Espainia), aurreneko norgehiagokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.