inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Auzitegi Nazionalaren boikota presoei

2022ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Bistakoa da aurrerapenak izan direla azkenaldian euskal presoen gaineko espetxe politikan. Leundu egin da euren gaineko espetxe politika berunezkoa: bideratu da presoen gerturatzea eta haietako gehienen Euskal Herriratzea. Martxan jarri dira orain arte debekatuak izan zaizkien gradu progresioak. Luzea eta gogorra izan bada ere, nolabaiteko argi izpi bat ikusi ahal izan da espetxe gotorren barroteetatik.

Pentsatzekoa da, jakina, zerikusia izango duela horretan EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin izandako harremanak. Eta, nola ez, espetxe eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku utzi izanak ere. Alabaina, badira aktore gehiago, eta, kasu honetan ere, Espainiako Auzitegi Nazionala bihurtu da sukaldetik atera ezin den elefantea. Gradu-progresio kasuen aurkako jarrera temosoa hartu du Auzitegi Nazionaleko fiskalak, euskal preso bati hirugarren gradu bat eman ahala, helegitea jarri, eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak arrazoia eman dio. Atzo, Espainiako hedabide batek zioen Jaurlaritzak eskainitako presoen kaleratzeak hondoratu egin direla han. Beharbada, Espainiako Gobernuari zeozer gehiago eskatzen hasi beharko zaio, espetxe zaintza Auzitegi Nazionalaren esku egotearen ardura harena baita neurririk handienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.