Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Ibanteliko itzulia

Larhun eta Arxuria mendi ezagunez gain, Xaretako lurrak bere osotasunean ikusiko ditugu
Ibanteliko tontorretik lepo aldera jaisten.
Ibanteliko tontorretik lepo aldera jaisten. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko urriak 12

Etxalar eta Sara herriak lotzen dituen errepidean dago Lizarietako mendatea, gaurko ibilaldiaren abiapuntua. Lapurdi eta Nafarroa Garaia lotzen dituen inguru honetan ezagunak dira oso Etxalarreko usategiak. Duela 600 urte baino gehiago, artzain batek usoei harriak botatzean, horiek jaitsi egiten zirela ohartu ziren. Apezpiku batek sareak jartzeko esan, eta hegaztiak harrapatzen hasi zen. Horixe da gaur egun paraje horietan ehizatzeko erabiltzen duten era berezia. Kultura-ondasun izendapena du. Udazkenero, ipar edo ekialdeko haizeak jotzean, mendi gain hauetatik milaka uso pasatzen dira.

Paraje hauetan, Lizuniaga eta Lizarieta mendateen artean goititzen da Ibanteli mendia. Bietatik zuzenean igo daiteke, baina hurrengo lerroetan, mendi hau inguratzen duten bideetan barna abiatuko gara, eta azken tartea mugarrien ondotik beteko dugu. Ibilaldi zirkular honen zatirik handiena Lapurdiko lurretan osatuko dugu, baina tarte txiki batean Etxalarreko lurretan sartuko gara. Lizarietan bertan ikusiko dugun R 44 mugarri zaharraren ondotik abiatuko gara, Sara aldera jaisten den errepidetik. 400 bat metro eskas bertatik bete ondoren, bihurgune nabarmen batean ezkerretik ateratzen den xenda hartuko dugu. Puntu horretan, egurrezko hesola batek Xabaloko aparkalekura joateko informazioa emango digu. Bidea marra horiz balizatuta dago.

Xenda erosoa haritz mardulen artean marrazten da, eta poliki-poliki altuera galtzen hasiko gara. Eraikin zahar baten aurretik igaro eta aldapa txiki bat igo eta gero, mendiaren magalean hedatzen den xendatik jaisten jarraituko dugu. Borda baten ondora heltzean, bidea zabaldu egiten da, eta jaisten jarraituko dugu bidegurutze batekin bat egin arte. Ezkerraldetik, maldan gora zuzentzen den bide zabaletik, galdu dugun altuera errekuperatzen hasiko gara. Nafarroako lurretan sartzean, mendiaren lepora heldu aurretik, aldapa motz baina bizi bati ekin beharko diogu. Ezkerretik ateratzen den xendatik abiatuko gara segidan, eta, berehala, beste mugarri baten ondotik pasatuko gara. Bide nabarmenak tontorrera gerturatuko gaitu beste R19 mugarria atzean utzita. Aurrez aurre ikusiko dugun tontorrera iristeko, aldapa txiki bat besterik ez dugu igo beharko. Tontorretik dagoen ikuspegia oso zabala da: Larhun eta Arxuria mendiak besteen gainetik nabarmentzen dira. Xaretako lurrak bere osotasunean ikusiko ditugu, Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa herriek osatzen duten lurralde ederra bezain liluragarria.

Abiapuntura itzultzeko, igotako bidetik jaisten hasiko gara, baina, leporaino jaitsi beharrean, ezkerretik marrazten den xenda bilatuko dugu, Lizarietara iritsi aurretik dauden mugarrien bila. Xenda hau uda partean garo artean ezkutatzen da, eta erne ibili beharra dago. Ohiko bidetik zertxobait aparte, R41 mugarria aurkituko dugu, eta beherago, R42a, Aitor Landabururen oroitarriaren ondoan. Azken maldak mendatean utziko gaitu. Bertan dauden bi ostatuetan ohikoa da mendizaleak, ehiztariak eta herritarrak ikustea, terrazetatik dagoen ikuspegiaz gozatzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aritz Elustondo, Imanol Alguacil eta Mikel Merino, Zubietan egindako azken entrenamenduan. ©MANIX DIAZ DE RADA / REALA

Irabazteko garaia du

Jon Ander De la Hoz

Realak hiru puntuak behar ditu Sturm Grazen aurkako partidan, Europan ondo kokatzeko. Ustez, multzoko kontrariorik ahulena da

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Azken urte eta erdian asko sufritu dut; burumakur nengoen»

Mikel O. Iribar

Azken hamasei hilabeteak ez dira garairik samurrenak izan Zaratamokoarentzat, hainbat arrazoirengatik. Pixkanaka, sentipen «hobeagoak» ditu. Bihar, Lasoren aurkako partida erabakigarria jokatuko du, Zallan.
Tinara Moore Gernikako jokalaria, atzo, Malosten. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gernikak ezin izan dio irabazi Roche Vendeeri, Eurokopan

Berria

Bizkaitarrek 78-90 galdu dute Frantziako taldearen aurka, Eurokopako bigarren jardunaldian, Malosten

Natalia Arroyo Realeko teknikaria, Levanteren aurkako neurketan. ©Gorka Rubio / FOKU

Arroyo: «Talde ona dugu, ilusioa pizten duena»

Jone Bastida Alzuru

Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak adierazi du Realaren proiektuan sinesten duela, eta azpimarratu horren parte izaten jarraitu nahi duela. Goiko postuetan egon nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.