Katalunia. Independentziari buruzko galdeketa

RAE-REN ALDAKETAK

Berria -

2014ko urriak 3
RAE Espainiako Errege Akademiak bere hiztegiaren edizio berritua aurkeztu du, eta zenbait aldaketa deigarri egin ditu, nahiz eta ezin ziurta daitekeen Kataluniako egoera politikoari erantzuteko eginak direna. Hona zenbait definizio, lehen nola jasotzen zituen eta hiztegi berrituan nola ageri diren:

ERREFERENDUM

Orain artekoa.

1. Legeen edo administrazio egintzen gainean herri botoetara jotzeko prozedura juridikoa, herriak haiek berrestea proposatzen denean egiten dena.

Edizio berrikoa.

1. Legeen edo erabaki politikoen gainean herri botoetara jotzeko prozedura, erabakigarria nahiz kontsulta mailakoa.

SUBIRANOTASUN

Orain artekoa. 1. Subiranoaren nolakotasuna.

2. Botere publikoaren aginte gorena.

3. Ezein arlo immaterialetan gainditu gabeko gorentasun edo bikaintasuna.

4. Zah. Harrotasuna, soberbia edo handiustea.

subiranotasun nazional: Herriak duena eta haren ordezkaritza organo konstituzionalen bitartez gauzatzen dena.

Edizio berrikoa.

1. Subiranoaren nolakotasuna.

2. Estatu independente bati dagokion botere politiko gorena.

3. Ezein arlo immaterialetan gainditu gabeko gorentasun edo bikaintasuna.

4. Zah. Harrotasuna, soberbia edo handiustea.

ESTATU

Orain artekoa.

5. Herrialde subirano bateko gobernu organoen multzoa. 6. Erregimen federalean, lurraldearen zatia, non biztanleek lege propioak dituzten, nahiz eta zenbait gaitan gobernu komun baten erabakien mende egon.

Edizio berrikoa.

5. Herrialde subiranoa, nazioartean halakotzat onartua, lurralde jakin batean kokatua eta bere gobernu organoak dituena.

6. Botere subirano eta independentea duen antolaera politikoa, lurralde bateko biztanleak hartzen dituena.

7. Herrialde subirano bateko botere eta gobernu organoen multzoa.

8. Federazio gisa antolaturiko zenbait herrialdetan, hura osatzen duten lurralde autonomoetako bakoitza.

NAZIONALITATE

Orain artekoa.

1. Nazio bateko herrien eta biztanleen kondizio eta izaera berezia.

 2. Nazio batean jaio edo naturalizaturiko pertsonari dagokion egoera.

3. Esp. Estatutuan nortasun historiko eta kultural berezia onartua zaion autonomia erkidegoa.

4. Esp. Espainiar autonomia erkidego batzuen izendapen ofiziala.

Edizio berrikoa.

1. Nazio bateko herrien eta biztanleen kondizio eta izaera berezia.

2. Zuz. Pertsona batek Estatuarekin duen lotura juridikoa, Estatu horretako herritartasuna ematen diona, jaiolekuaren, gurasoen nazionalitatearen eta onartua zaion naturalizazioaren araberakoa.

3. Esp. Estatutuan nortasun historiko eta kultural berezia onartua zaion autonomia erkidegoa.

AUTODETERMINAZIO

Orain artekoa.

1. Lurralde unitate bateko biztanleek etorkizuneko bere estatutu politikoaz harturiko erabakia.

Edizio berrikoa.

1. Lurralde jakin bateko herritarrek etorkizuneko bere estatutu politikoari buruz harturiko erabakia.

2. Pertsonak bere kabuz zerbait erabakitzeko duen gaitasuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna