martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Erregaien zentimoak, edo portzentajea?

2022ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko ibilgailu gidariek, izan profesionalak edo partikularrak, litroko 20 zentimo gutxiago ordaindu behar dute ostiraletik aurrera erregaiagatik. Jaitsiera handia edo txikia da?, galdetu diogu geure buruari. Erantzuna erraza da: segun zenbat balio duen erregai litroak.

Ekainaren bukaera arte indarrean egongo den neurri hori, hain zuzen, erregaiaren litroaren prezioa 1,88 euro inguru dabilen egunotan hartu du Espainiako Gobernuak. Alegia, 1,88 euroko prezio horri %11ko jaitsiera ezarriko dio gobernuak: 20 zentimo. Eta autoentzako erregaia 2,20 eurora iristen bada apirilaren bukaeran, zertan geratuko da agindutako 20 zentimoko jaitsiera? Ia ezertan ez.

Ez al litzateke justuago izango, eta herritarrentzako lagungarriagoa, jaitsiera ehunekotan egitea? Horrela eginez gero, gidaria beti egongo da babestuta edozein igoera dela eta; ezaguna baita egoera ezegonkorrak asko maite dituztela espekulatzaileek. Ikusi besterik ez dago nola baliatu duten edozein abagune merkatua, prezioak bidegabeki igota, birrintzeko.

Oso gustuko du Espainiako Pedro Sanchez presidenteak kapela luzearen politika, hau da, untxiak kapelatik ateratzen dituen aztia legez, proposamen deigarriak ateratzea.

Benetan eraginkorrak ote diren...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.