Athleticek gorako bidean segitzen du; Realak, berriz, beherakoan

Zuri-gorriek 0-2 irabazi dute Malagan, Luciaren eta Nekaneren golei esker. Realak 0-1 galdu du Sporting Huelva azken sailkatuaren aurka

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko abenduak 7
Bata gora eta bestea behera. Halaxe ari dira Ligako azken jardunaldietan Athletic eta Reala. Sasoi hasieran puntuak tantaka batzen hasi eta gero, azken bost jardunaldietan irabazi egin dute zuri-gorriek, eta horrek goiko postuetan finkatzeko bidea eman die. Atzo, 0-2 hartu zuten mendean Malaga, eta jada laugarren daude. Realak, berriz, 0-1 galdu zuen Sporting Huelvaren aurka, Zubietan, eta, azken lau norgehiagokak galduta, behera jarraitzen du. Hamargarren dago.

Gonzalo Arkonadaren taldeak azken partidetako emaitza eta joko bolada aldatu nahi zituen. Aukera aproposa zirudien, atzo arte sailkapeneko azken postuan baitzegoen Sporting Huelva, garaipen bakarrarekin. Baina hasi eta berehala jarri zitzaion maldan gora partida. 5. minutuan, bisitariek gola sartu zuten korner batean; Ana Hernandezek sartu zuen, buruz.

Hortik aurrera, nahi eta ezin aritu zen Reala. Baloia eduki zuen, eta aukeraren bat sortu, baina argitasunik gabe. Aukerarik garbiena Nahikarik izan zuen, partidaren hondarrean. Baina jaurtiketa gutxigatik joan zen kanpora.

Athleticek, berriz, partida serioa jokatu zuen Malagan. Nekane (9. min) eta Lucia (34. min) izan ziren zuri-gorrien golegileak. Partida ondo bideratua zuen Athleticek, eta estutasunik ez zuen pasatu. Alderantziz. 57. minutuan Nekanek parada izan zuen 0-3koa sartzeko, baina haren burukada zutoinera joan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna