Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Beranduegi

2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Lehen ere izaten zitunan horrelakoak, noizean behinĀ». Halaxe zioen adineko emakumeak, poltsatik ateratako paper zatiarekin abanikoaren mugimenduak egiten zituen bitartean. Baina noizean behin hori zenbatean behin zen, horixe da gakoa. Aurten, eta oraindik uda hasi gabe dagoela, bi beroaldi izan dira jada Euskal Herrian. Maiatz erdialdean lehena, eta joan den aste amaieran bigarrena. Ezohikoa zena, gero eta ohikoago.

Klima larrialdia, berotze globala, muturreko fenomeno klimatikoak, desertifikazioa, deforestazioa, itsas maila igotzea, glaziarren urtzea... Distantzian eta denboran urruneko ziruditen horiek gero eta gertuago antzematen dira, gero eta maizago, eta ez dirudi horri aurre egin behar diotenek behar besteko larritasunez erreparatzen diotenik. Interes ekonomikoak lehenesten dituzte hartu beharreko neurriei epe bat eta tamaina bat jarri behar zaien bakoitzean, eta etengabe atzeratuz joaten dira hartutako konpromisoak betetzeko epemugak.

Nafarroako suteak eta gertaerak adibide argi bat dira; txikia, baina adierazgarria. Uzta biltzeko makinen arriskuaz ohartarazita zegoen gobernua, baina, uzta garaia izaki, UAGN sindikatuak presio egin zuen horien erabilera ez debekatzeko. Beranduegi iritsi zen debekua, klima aldaketaren hainbat ondoriori aurre egiteko beranduegi den bezala. Baina, presioak presio, neurriak berehala behar dira, kalte asko itzulezinak baitira, suteek erakutsi bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.