Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Biktimak

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Minak elkartzen ditu biktimak. Izan bateko edo besteko biktima, berdina da mina. Eta biktimek egina dute lan bat hori ulertzeko, onartzeko eta, ondorioz, kasu batzuetan elkarri laguntzeko. ETAren biktima da Maria Jauregi. ETAk hil zion aita. Argentinako Videla diktadorearen biktima da Juan Diego Botto aktorea; haren aita bahitu, torturatu eta hil egin zuten. GALen biktima baten ondoan agertu ziren biak atzo: Pili Zabalaren alboan. GALek bahitu, torturatu eta kare bizitan ehortzi zuen haren anaia Joxi Zabala, Josean Lasarekin batera.

Biktimarioa desberdina izanagatik, bera dute mina hirurek, eta gauza bera behar dute hirurek mina gainditzeko: egia eta aitortza. GALen kontrako azken salaketa artxibatu ondoren, etsitzeko asmorik ez duen borrokan Zabalaren alboan izango direla jakinarazi zuten atzo Jauregik eta Diego BottokB-egiaz plataformaren aurkezpenean. Han ez egon arren, babesa agertu zioten beste 120 lagunek ere, tartean beste biktima batzuk.

Biktimek argi dute zer behar duten, eta batzuk prest daude «beste aldeko» biktimei ere laguntzeko. Baina ez da gauza bera gertatzen beste hainbat tokitan, izan fiskal, politikari, epaile edota memorial antolatzaile.

Minak elkartzen ditu biktimak. Eta egiak eta aitortzak laguntzen die mina gainditzen. Aste hau ez da ona izan biktima batzuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.