Albistea entzun

Postu bat, eta hiru aukera

Dohain apartak dituzte Oihan Sancetek, Iker Muniainek eta Raul Garciak, baina, elkarrekin jokatu ahal izateko, euretako bik gustuko postutik kanpo aritu behar dute.
Sancet, Raul Garcia eta Iker Muniain, Mallorcaren aurkako lehian.
Sancet, Raul Garcia eta Iker Muniain, Mallorcaren aurkako lehian. J. ZORRILLA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2020ko uztailak 1

Athleticek Europarako sailkatzea du xede geratzen diren sei jardunaldietan. Horretarako, puntu asko bildu beharko ditu. Bada, neurketak irabazteko talde lan ona egiteaz gain, ezinbestekoa da zelaian egindakoa biribiltzen lagunduko duten maila oneko futbolariak izatea. Athleticek talentu berezia duten futbolari asko ez ditu, eta, gainera, euretako hiruk postu berean jokatzen dute: Raul Garciak, Iker Muniainek eta Oihan Sancetek. Oso ezaugarri ezberdinak dituzte, baina hirurak zelaiaren zati berean nabarmentzen dira. Euskarrien aurretik eta erdiko aurrelariaren atzetik, hain zuzen ere.

Gaizka Garitanok badaki zer daukan esku artean. Ondo ezagutzen ditu taldearen bertute eta gabeziak. Eta argi dauka hiru jokalarien premia izango duela Athletic lehiakor izan dadin. Baina hirurek elkarrekin jokatzen dutenean, bik euren postutik kanpo jokatu behar dute. Ahalegin hori mesedegarria izan daiteke taldearentzat, baina kalte egingo die jokalariei; nekez emango dute barruan daukaten guztia.

Raul Garciak ahaztuta izango du erdilari aurreratu postuan jokatzea zer den. Aritz Adurizek protagonismoa galdu zuenetik, erdiko aurrelari postuan dagoen zuloa betetzen ahalegindu da. Tarteka, zelai erdiaren eskuin hegalean ere aritu da. Baina oso gutxitan betiko postuan. Horrek eragina izan du haren jokoan. Ez da aurreko sasoietan adina nabarmendu. Eta, hala ere, taldeko golegilerik onena da. 11 gol sartu ditu; gehienak penaltiz. Ondo aritzeaz gain, nortasuna eta eskarmentua dauka. Eta, horretaz gain, bere esku dagoen guztia ematen du taldearen mesedetan. Horregatik da Garitanoren konfiantzazko futbolarietako bat.

Raul Garciaren postu aldaketak Muniaini egin dio mesede. Hura da taldean sormen handiena duen futbolaria. Ez du parekorik baloia babesten eta lerro artean mugitzen. Gainera, erditik abiatuta, erakutsi du gol sen handiagoa duela. Taldeari erasoko jokoan argitasuna emate aldera, Garitanok sarri zelairatu du euskarrien aurretik. Ondo aritu da. Sasoi ona ari da osatzen, baina etenaldiaren ostean ez da aurretik adina nabarmendu. Mallorcaren aurka, ezker hegalean jarri zuen entrenatzaileak. Erdira jotzeko askatasuna izan arren, ezeroso egon zen. Ohikoa baino gutxiago izan zuen baloia, eta defentsan, sufritu egin zuen. Ez dirudi ondo hartuko duenik hegalera itzultzea.

Gaur, Valentzian

Sancetek ere nahi du Raul Garciak eta Muniainek gustuko duten postuan aritzea. Azken harribitxia da. Belauneko lesio larri batengatik ez balitz, urtebete lehenago egingo zuen debuta, baina apurka hasi da gorengo mailari neurria hartzen. Garaia da, eta, baloia oinetan duela, lerroak gainditzeko erraztasun handia du. Oraindik asko du ikasteko, baino arlo fisikoan garatzen denean, zeresana emango du. Mallorcaren aurka lehen gola sartu zuen goi mailan.

Gaur, seguruenik, hiruretako bat gutxienez aulkian geratuko da Valentzian (19:30). Athleticek gutxienez puntu bat lortu behar du lehian segitzeko. Valentziak puntu bat gehiago du, baina ez da giro klubean. Emaitza txarren ondorioz, Albert Celades entrenatzaile kargutik kendu dute, eta Salvador Gonzalez Voro-k ordezkatu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Asier Martinez, gaur, Tokion ©RFEA

Asier Martinez, 110 metro hesidunetako finalerdietara

Igor Susaeta

Euskal herritarrak nagusitasunez irabazi du bere kanporaketa. Ostegun goizaldean korrituko du finalerako sailkatzeko.

Warholm, gaur, lasterketa bukatu berritan ©CHRISTIAN BRUNA / EFE

Warholmentzat urrea 400 metroko hesidunean, munduko marka hobetuta

Igor Susaeta

45,94ko denbora egin du. Inoizko 400 metroko hesidunik azkarrena izan da, Benjamin (AEB) bigarrenak eta Dos Santos (Brasil) hirugarrenak inoizko bigarren eta laugarren denborarik onenak egin baitituzte

Biles, gaur, ariketa bukatu ondoren ©

Bilesek brontzezko domina eskuratu du oreka barrako finalean

Jone Bastida Alzuru

Estatubatuarrak Tokion jokatu duen final bakarra izan da, besteetan lehiatzeari uko egin ondoren, osasun arazoak medio. Chenchen Guan txinatarra izan da irabazlea.

Indurain eta Olano, dominekin ©EFE

Gaur 25 urte Indurainek urrea irabazi zuela, eta Olanok zilarra

Igor Susaeta

Atlantako Olinpiar Jokoetako erlojupeko lasterketan izan zen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.