Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Euskara auzitegietan

2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Euskarak ez du giro auzitegietan. Joan den astean EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingorako lan deialdiaren hizkuntza eskaera bertan behera utzi ostean, Kontseiluak abisua eman zuen: «Epaitegietatik datorren joera baten barruan kokatu behar da». Hegoaldeari eragiten dieten auzitegiek hartutako erabakiak jarri zituen adibide, baina Iparraldean ez da hobea egoera: murgiltze eredua konstituzioaren kontrakotzat jo du Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hizkuntza gutxituen legea onartzeko atarian, «historikotzat» jo zuten hura hainbat eragilek, eta pozarren ziren Frantziako Asanbleak hura onartu zuenean. Ez zuten asko espero legea onartu aurretik baino okerrago geldituko zirela. Hizkuntza gutxituetan aritzen diren itunpeko ikastetxeek diru laguntza publikoa jasotzen dute, tartean ikastolak. Hori ezin dela egin dio orain Konstituzio Kontseiluak. Abiapuntuan baino atzerago gaude.

Kontseiluak batasun politiko eta sindikala eskatu du auzitegien erabaki «politiko» horiei aurre egiteko. Baina, estatu baten funtsa zentralismoa denean, ez dirudi batasun hori berme oso handia denik bazterretakoentzat. Hizkuntza gutxituen legearen inguruan batasun handia dago Iparraldean. Batera erantzuten hasi dira, eta harrabotsa handia da. Ikusi beharko da horma botatzen duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.