Kalkulagailua, sutan

IDK-k galdu egin du, eta Gernikak, irabazi. Azken jardunaldian lehia estua izango dute bi taldeek Cadi la Seurekin, kanporaketak jokatzeko

IDK-ko Iva Brkic saskiratze bat egitera doala atzoko partidan. IDK.
ainara arratibel gascon
2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernika Bizkaiak azken jardunaldira arte sufritu beharko dute kanporaketak jokatu ahal izateko. Gipuzkoarrek nahikoa zuten atzo irabaztea barruan egoteko. BainaCampus Prometeren pabiloian huts egin zuten; nola, gainera: 81-57. Oraindik eskura dute sailkapena. Datorren igandean, etxean, Al Qazeresi irabazita kanporaketetan izango dira. Gernikak, berriz, garaipen erosoa lortu zuen, hain zuzen ere, Al Qazeresen aurka: 54-85. Beraz, kale edo baleko lehia izango du datorren asteburuan, Malosten, Cadi La Seuren aurka. Bi taldeek hamahiru garaipen dituzte, eta irabazten duenak lortuko du sailkapena. Kalkulagailuak sutan egongo dira astebetez.

Sailkapena lortzeko zuen bi aukeretako bat galdu zuen atzo IDK-k. Campus Prometek ere asko zuen jokoan: mailari eustea. Beraz, galtzea posible zen. Baina hainbeste punturengatik galtzea bizkarrekoa izan zen Azu Muguruzaren taldearentzat. Are gehiago, lehen bi laurdenetan oreka izan zela kontuan hartuta: 40-40 atsedenaldian. Hirugarrenetik aurrera, ordea, etxekoak nagusitzen hasi ziren. IDK asmatu ezinik ibili zen. 17 puntu baino ez zituzten sartu bigarren zatian. Etxekoak, aldea lortuz joan ahala, konfiantza hartuz joan ziren. Weaverrek partidan lortutako 21 puntuak alferrik izan ziren. Atzoko kolpetik altxatzea egokitzen zaie orain gipuzkoarrei.

Gernika, berriz, erraz gailendu zitzaion Al Qazeresi. Etxekoek ez zuten ezer jokoan, eta nabaritu zen. Lehen laurdenean baino ez zioten eutsi: 19-18. Bigarrenean, ordea, Gernikak lehiaren aginte makila hartu zuen. Defentsa ondo zorroztu zuten, bederatzi puntu baino ez zituzten jaso hamar minutu horietan. Hala, norgehiagoka ia erabakita utzi zuten, hamazazpi punturen aldearekin joan baitziren atsedenaldira.28-45. Eroso aritu ziren bigarren zatian bizkaitarrak, eta errenta areagotu besterik ez zuten egin, uztaipeannagusitasun ikaragarria erakutsiz. 44 errebote jaso zituzten; etxekoek, berriz, 28. Partidako saskiratzailerik onena Donge izan zen, hamabost punturekin.

Beste euskal taldeak, Araskik, hemeretzi punturen aldeaz galdu zuen Cadi La Seuren kontra:80-61- Maddelein Urietan zuzentzen duen taldeak ez zuen ezer jokoan, eta partida grisa egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.