BI AKORDIO

2014ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Asian eta Pazifikoan merkataritza libreko eskualdeak zabaltzeko,bi proiektu jarri dituzte martxan AEBek eta Txinak.

TTP

Lankidetza Transpazifikoa (TTP) akordioa negoziatzen ari diraAEBak beste 11 herrialderekin. Horien artean daude Australia, Txile, Mexiko, Kanada, Japonia eta Vietnam, baina ez Txina eta Errusia.

FTAAP

Asia eta Pazifikoko Merkataritza Libreko Eskualdea (FTAAP) sustatzea adostu dute APEC elkarteko 21 gobernuek. TTP negoziatzen ari diren herrialdeetatik aparte, beste bederatzi gehiago lirateke. Txina, Errusia, Hego Korea eta Indonesia ere sartuko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.