Sindikatukideek oztopatze ekintzak egin dituzte

2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Erretreten erreformaren aurkako mobilizazioari indar handiagoa emateko, blokeo ekintzen alde agertu ziren sindikatuak. Atzo goizean, Baionan Medef patronalak duen egoitzaren aurrean elkartu ziren, eta energia eta elektrizitate arloko langileek argindarra moztu zuten. Ondotik, Jacques Portes plazan bildu ziren hainbat sektoretako langileak, hedapen lana egiteko.

Arratsalde hastapenean, Baionako geltokira joan ziren. Oren batez, Pariserako bidean zen trena oztopatzea lortu zuten dozenaka ekintzailek.

Gaur manifestazio bat antolatu du intersindikalak Baionan. 10:00etan abiatuko da geltokitik. Heldu den asterako ekintza gehiago iragarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.