Marian Iriarte.
ARGI ALDIAN

Antisorgailuak

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Duela hilabete Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen, martxoaren 8an, eta emakumeek zientzian izan duten garrantziaz arduratuta, blog batean (ciertaciencia) irakurritakoa ekarriko dut gaurkoan hona.

Aspalditik ezagunak eta erabiliak izan dira hainbat metodo emakumeak haurdun ez gelditzeko. Horien artean batzuk oinarri gutxikoak, eta beste batzuk ez oso fidagarriak. Pilula asmatu zenean, emakumeontzako urrats garrantzitsua izan zen. Aukera ematen baitzien euren amatasunaren jabe izateko, eta hain ondorio garrantzitsuak dituen egoera noiz gertatu erabaki ahal izateko. Eta pilula horren sorreran biologo eta ginekologo baten lana ezinbestekoa izan bazen ere, bi emakumeren laguntzarik gabe beharbada gauzak beste era batean gerta zitezkeen.

Horietako bat Margaret Sanger erizaina izan zen. Bere lanari esker, haurdun gelditzen ziren emakume askoren aldamenean egon behar izan zuen, eta amatasuna kontrolatzeko beharraz oso arduratuta zegoen. Haurdunaldia kontrolatzen laguntzeko hainbat ekimen egin zituenez, espetxean bukatu zuen 1916an Brooklynen jarritako osasun-etxea zela-eta. Gregory Pincus biologoarekin harremanetan jarri zenean, pilula hori lortzeko garrantziaz konbentzitu zuen. Eta hemen agertzen da beste emakumea, Katherine McCormick anderea. Horren zeregina proiektuak behar zuen diru-laguntza ematea izan zen. Eta proiektuak aurrera egin eta azkenengo helburua lortzeko laugarren kidea daukagu, John Rock ginekologoa. Pincusek garatutako hormonak emakumeetan zer eragin zituen aztertuko zuena. Jakintza arlo ezberdinetako laukote horrek emakumeontzako iraultza izan zen pilula lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.