HILBERRIA. Arcadi Oliveres

Herri justuago bat helburu

JON URBE / FOKU.
Iosu Alberdi.
2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Atzo hil zen Arcadi Oliveres ekonomista eta justizia sozialaren aldeko ekintzailea (Bartzelona 1945-2021). Bere ibilbidean, ekonomia soziala, bakea, ekologismoa eta giza eskubideen defentsa izan zituen borrokarako esparru. Hala, sistema kapitalistatik alboratu beharra azpimarratu zuen, ikuspegi kristau batetik.

Frankismoaren aurkako ekimenetan parte hartu zuen gazte denboran, eta bakearen aldeko hainbat mugimendutan, gero; besteak beste, Justicia i Pau elkarteko presidente izan zen, hamalau urtez. Azken hamarkadan, politika mundura egin zuen salto: lehenik, M-15 mugimenduko kide gisa, eta gero, Kataluniaren independentziaren aldeko ekintzaile gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.