inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Torturen aitortza

2021eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Mikel Zabalzaren torturen auziak aktualitatera ekarri du milaka euskal herritarrek pairatutako errealitate ankerra. Atzo berripaper honek Josu Mujikak jasandako tratu txarren berri eman zuen, bera izan baitzitekeen Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainak Alberto Perote CESIDeko buruari aipatzen zion atxilotu hura, ia eskuetatik joan zitzaiena. Operazio hartan atxilotu zuten, behintzat, eta Zabalzak baino zorte handiagoa izan zuen, bizirik irten baitzen. Ez zitzaion doan atera, baina, ondorioak bizitza osorako geratu baitzaizkio.

Milaka herritarrek jasan dituzte torturak Guardia Zibilaren, Poliziaren eta Ertzaintzaren aldetik. Jaurlaritzak egindako txosten baten arabera, 4.000k baino gehiagok, nafarrak eta Ipar Euskal Herrikoak alde batera utzita. Horietako asko Espainiako Gobernuan PSOE zenean gertatu ziren. Estrasburgok 11 auzitan zigortu du Espainia, salaketak ez ikertzeagatik. Horietako bostetan Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa zen epailea. Madrilen izango da gaur, Pedro Sanchezekin batera, ETAren armak suntsitzeko ekitaldi batean. Ez litzateke sobera beste ekitaldi bat antolatzea milaka torturaturi egindako kaltea aitortzeko ere, Madrilek gatazka konpontzeko bultzatutako polizia irtenbidearen beste tresna bat izan baitziren torturak. Eta Intxaurrondoko kuartela leku egokia litzateke hori egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.