«Gaurko industriarekin zerikusia du Txeperen jarrera ausartak»

itziar ugarte irizar
Donostia
2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Altuna eta Esnalen film berria estreinatzearekin batera, Zinemira saria jasoko du gaur Jose Maria Txepe Larak (Madril, 1948). Kamera laguntzaile lanetan abiatu zen zineman, besteak beste, Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1986), Adiós, pequeña (Imanol Uribe, 1986) eta Ander eta Yul (Ana Diez, 1988) filmetan. Euskal Teknikari Zinematografikoen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta Jose Marea Lara P.C. ekoiztetxea sortu zuen 1987an.

Hasieratik alboan izan duten bidelagun bat izan da Esnalentzat zein Altunarentzat: Txotx (1997), 40 ezetz (1999), Topeka (2002) eta Sarean (2008) film laburretan bera izan zuten ekoizle, eta ondoan izan zuten Aupa Etxebeste!-n ere. «Film honetan parte hartu dugun asko eta asko berarekin hasi gara lanean», dio Esnalek. «Beti esaten zuen: 'Estáis para aprender' (ikasteko zaudete), eta jendea hartzen zuen». Haiengan jarritako «konfiantza handia» nabarmentzen dute, aukerak eman izana ikasteko, eta egin egiteko. «Asko esatea da, baina uste dut gaur hemen daukagun zinema industriarekin zerikusi handia duela Txeperen jarrera ausartak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.