Errusiako Munduko Kopa

Danimarka, Frantzia eta Kroazia euren multzoetako buruan daude

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Frantzia 2-1 Australia

Golak. 1-0: Griezmannek (pen.58. min. ); 1-1: Jedinakek (pen. 62. min.); 2-1: Pogbak (80. min.).

Peru 0-1 Danimarka

Gola. 0-1: Poulsenek (59. min.).

Kroazia 2-0 Nigeria

Golak. 1-0: Etebok (b.a., 32.min.); 2-0: Modricek (pen., 70. min.)

Frantziak, Danimarkak eta Kroaziak Munduko Kopako lehen partidak irabazi zituzten atzo, eta euren multzoetako lehen postuan daude. Frantziak eta Danimarkak tarte polita ireki dute C multzoan Australiari (2-1) eta Peruri (0-1), hurrenez hurren, irabazi ondoren. Bi selekzioak berdinduta daude. Kroaziak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen Nigeriaren aurka (2-0), eta bi puntuko aldeadu Argentinarekiko, D multzoko aurkaririk indartsuena.

Frantziari uste baino gehiago kostatu zitzaion Australiaren aurka irabaztea. Kopa altxatzeko hautagaien artean dago, baina atzokoan ez zuen egin distirarik. Are gehiago, teknologia izan zen bere aliatu handiena. Lehen gola VAR sistemari esker adierazitako penalti batean sartu zuen Griezmannek (58. min); eta bigarrena, Pogbak, gol marrako teknologiaren laguntzaz (80. min.). Bi golen artean Jedinakek Australiarena sartu zuen, penaltiz (62. min).

Peruk ere izan zuen VARaren laguntza, baina Cuevak penaltia huts egin zuen. Izan zuen aukera onena izan zen, baina ez bakarra, Peruk askotan jaurti baitzuen atera, zorterik gabe baina. Schmeichel Danimarkako atezainak partida handia jokatu zuen. Danimarkak aukera gutxi izan zituen, baina ondo baliatu zuen 59. minutuan jositako kontraerasoa. Poulsenek sartu zuen gola.

Azkenik, Kroaziak merezita irabazi zion Nigeriari. Aukera onak izan zituen, halere lehen gola Etebok sartu zuen (32. min) bere atean. Bigarrena, aldiz, penaltiz sartu zuen Modricek (70. min.). Penalti argia izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.