Zenbait herritar kexu azaldu dira EITBren hizkuntza irizpideekin

urtzi urkizu
Donostia
2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak EITBren inguruko kexa ugari jaso ditu azkeneko asteetan, eta horietan gehien errepikatu den salaketa da Osakidetzako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien adierazpenak erdara hutsean ematen direla sarri asko ETB1en, azpidatzirik gabe eta luze gehienetan, baita zuzeneko konexioetan ere. Euskarazko adierazpenak sartzen direnetan, berriz, «euskara maila kaskarrean» izaten direla salatu dute zenbait herritarrek. Euskadi Irratian gazteleraren presentzia areagotu delako kexak ere jaso ditu Behatokiak. Salaketa horiek «garrantzitsuak» direla uste du Behatokiak, eta horien berri eman dio EITBri gutun bidez.

EITBk hala erantzun du: «Arrazoia da agintariok informazio hori gaztelaniaz eskaini dutela. Hedabide batentzat informazioak du lehentasuna. EITBk ahaleginak egiten ditu informazio osoa euskaraz eskaintzeko, adierazpenak euskaraz biltzeko. Baina osasun krisialdi honetan lidergoa duten agintariak direnak dira, eta euren hitzak bitartekaritzarik gabe eskaintzea ezinbestekoa izan da». EITBk gaineratu du hainbat kexu jaso izanak neurriak hartzera behartuko duela. Behatokiak, berriz, uste du EITBri badagokiola euskarazko adierazpenak «aktiboki» eskatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.