Monteroren 'off' solasaldia filtratu izana gaitzetsi du EITBk

Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako politikan hautsak harrotu dituzte Irene Montero Berdintasun ministroak esandako hitz batzuek: «Martxoaren 8ko manifestazioetan jende gutxiago ibili izana koronabirusaren ondorio izan zen, baina ez dizut hori esango». ETB2 kateko En jake saioan elkarrizketa egin zioten ministroari Martxoaren 8ko mobilizazioen biharamunean, eta elkarrizketa horren aurretik kazetariarekin izandako solasaldian esan zuen hori. ABC egunkariak atzo goizean eman zuen argitara ministroaren eta kazetariaren arteko solasaldi horren bideoa.

EITBk ohar bat kaleratu zuen beranduago, eta filtrazioa «tamalgarritzat» jo zuen, baita horrek ministroari berari ekar diezaiokeen kaltea ere. Era berean, hedabide publikoak argi utzi nahi izan zuen ez zuela inongo zerikusirik izan filtrazio horrekin, eta En jake saioak elkarrizketa zuzenean eman zuela. EITBk ere argitu zuen «elkarrizketa egin aurretik izandako solas lasaia» ez zela En jake saioan izan, ezta beste inongo saiotan ere. Hedabide publikoa ekintza judizialak gauzatzea aztertzen ari da.

Espainiako hainbat sektore ahaleginean ari dira koronabirusaren hedatzea Martxoaren 8ko mobilizazio jendetsuekin lotzeko, eta filtrazio hori testuinguru horretan iritsi zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.