BERRIAk zuzenean berri emango du Korrikatik bertatik

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Korrikari gertu-gertutik erreparatuko dio BERRIAk egunotan, lasterketatik bertatik. Interneten berritasun handiak izango dira. Batetik, iluntzero, 20:00etan, Korriklika telebista saioa izango da; eguneko berri emango dute, eta bi tarte berezi izango ditu: umorezko zati bat, Beatriz Egizabal eta Intza Alkain aktoreekin, eta Txakurgorria kolektiboko artistek ondutako tarte bat. Bestetik, Korrika zuzenean ikusi ahalko da BERRIAren webean, Eitb.eus-ekin lankidetzan. Elkarlanean eginda, gainera, lehen eta azken egunean telebista saio bereziak izango dira webgunean.

Papereko egunkarian ere luze eta zabal emango da Korrikaren berri: eguneroko kronika eta erreportajeekin batera, bertsolari batek bertsoak jarriko dizkio Korrikari. Telebista saioan ere emango dituzte bertsoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.