HILBERRIA. Uri Avnery

Palestinaren ekintzaile israeldarra

ANE IRAZABAL / EFE.
Kristina Berasain Tristan.
2018ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Uri Avnery (Beckum, Alemania, 1923) bakearen aldeko ekintzailea atzo hil zen, 94 urterekin, buruko enbolia bat izanda. Alemanian jaio bazen ere, hamar urterekin joan zen haren sendia Palestinara, artean Erresuma Batuko kolonia zenean —Adolf Hitlerrengandik ihesi joan ziren—. Tel Aviven ezarri zen gerora eta, palestinarren eskubideak aldarrikatzen aitzindaria izan zen, nahiz eta hastapenetan eskuinaren ideia politikoak defendatu zituen eta estatu bakarraren alde egin zuen. Irgun milizia juduan ere aritutakoa izan zen, nahiz eta gerora aitortu bere bizitzako garai iluna izan zela hura. Ondoren, ezkerreko mugimenduekin egin zuen bat, eta bi estatuen sorrera aldarrikatzeari ekin zion, ekintzaile, kazetari eta politikari gisa. Hamar urtez izan zen diputatu Israelgo Legebiltzarrean, 1969tik 1979ra. Haolam Haze aldizkaria ere sortu zuen, hala nola Gush Shalom bakearen aldeko mugimendua.

Jaser Arafat buruzagi palestinarrarekin hainbatetan elkartu zen, aurreneko aldiz Beiruten, 1982an, Libanoko gerra abian zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.