«Musika Bulegoa sarien formatua eguneratzen joatea da erronka»

aitor biain
Donostia
2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Seigarren urtez banatuko dituzte Musika Bulegoa sariak aurten. Maiatzaren 17an egingo dute saria emateko ekitaldia, Barakaldoko BEC-en (Bizkaia). Sektorea biltzeko aitzakia izatea nahi dute.

Zer garrantzi dute sariok elkartearentzat?

Euskal musikaren jardunari balioa emateko egitasmo bat da guretzat. Sektoreari eskerrak emateko eta haien lanari aitortza egiteko modu bat dira sariok. Esaterako: pandemia garaian elkarteak hainbat proiektu alboratu behar izan ditu, baina sariei eutsi egin die bi urte hauetan.

Sektoreak zer balio ematen die sariei?

Ez da erraza sariketa bat antolatzea, batik bat ulertzen dugulako sariek gutxi batzuei bakarrik ematen dietela argia. Guk izaera oso pluraleko sariketa egiten dugu, eta harro gaude horretaz, uste dugulako panorama guztia ordezkatzen duela. Ez dakit sektoreak zenbateraino hartzen duen erreferentzia gisa; uste dugu pixkanaka ari dela garrantzia hartzen.

Sormenetik haragoko lanak ere saritzen dira.

Ez dago kategoriarik; badago halako eskema bat, baina sektore guztira zabaltzeko aitzakia bat da, musikaren adierazpide desberdinak biltzeko, finean. Eta horrek malgutasuna ematen digu; zailtasunak ere bai. Baina erronkak izan behar du eguneratzen joatea, beti formatu berean ez geratzeko.

Ehun proposamen baino gehiago jaso dituzue aurten ere. Hamarretik sei dira euskaraz jarduten dutenak, eta, lehen aldiz, erdiak emakumeak dira. Zer esanahi dute datu horiek zuentzat?

Hala da. Datuak garrantzitsuak dira, noski. Daramagun ibilbide laburrean gure beste lanetako bat hori da: jarraipen bat egitea sektoreari, ikusteko benetan mapa hori nolakoa den, nork egiten duen, nola egiten duen. Eta sarietan ere islatzen da. Gustura gaude argazki horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.