AURREKO ERREFORMAK

2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
1993, Balladur. Sektore pribatuan, pentsioak inflazioaren arabera igotzea finkatu zuen, eta ez soldaten bilakaeraren arabera. Gainera, pentsioa osorik jasotzeko kotizatu beharreko urteak 37,5etik 40ra igo zituen, eta pentsioa kalkulatzeko epea hamar urtetik 25era igo.

1995, Juppe. Sistema publikoan ere kotizazio epea luzatzen saiatu zen, baina protesten ondorioz amore eman zuen.

1999, Jospin. Erreserba funtsa sortu zuen, baby-boom-eko garaietara prestatzeko. 29.000 milioi ditu orain, uste baino bost aldiz gutxiago.

2003, Fillon. Funtzionarioei ere luzatu zien kotizazio epea. Aukera eman zien lanean oso gazte hasitakoei lehenago erretiratzeko.

2007, Fillon. Kotizazio epea 41 urtera luzatu zuen. Erregimen berezi batzuk erregimen orokorrarekin berdindu zituen.

2010, Woerth. Erretiroaren adin ofiziala 60 urtetik 62ra luzatzeko prozesua hasi zuen, eta 65etik 67ra luzatu zuen, berriz, pentsio osorik jasotzeko adina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.