Seaskako postuak gehitzearekin bat egin du elkargoak

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Ikastolen egoerarekin kezka agertu du Euskal Elkargoak, eta mozio bat onartu du Frantziako Estatuari eskatzeko bete dezala Seaskarekin sinatutako hitzarmena. Seaskak berak herriko etxeetara bidali zuen proposamena, haien babesa jaso nahian, eta elkargora ere iritsi zen gaia atzo. Babes zabalarekin onartu zuten, gainera: kontrako boto bakarra.

Mobilizazio kanpaina betean da Seaska, datorren eskola sartzerako irakasle postuak falta baititu: 25 postu. Oraingoz 5,5 onartu dizkio Hezkuntza Ministerioak. Adostutakoa ez betetzea salatu du Seaskak, eta horrekin bat egin du elkargoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.