Martxoaren 8a

Osakidetzak berdintasun plana aurkeztu du

2022ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana aurkeztu zuen atzo Rosa Perez zuzendari nagusiak. Haren esanetan, planak herritarrei zuzendutako jardueretan berdintasun printzipioa eta genero ikuspegia txertatzeko balioko du, eta helburu bera izango du Osakidetzako barne eremuan ere. «Planaren bidez, Osakidetza emakume eta gizonen berdintasunaren eremuan eredu eta figura erreferente izateko helburua betetzen laguntzen da», azaldu du Perezek. Soldata arrakala murriztea, aginte postuetan emakumeen presentzia handiagoa izatea, Osakidetzako ikerketa jardunetan genero ikuspegia txertatzea, eta lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa sustatzea izango dira planaren helburuetako batzuk. Sentsibilizazioan ere aurrerapausoak iragarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.