inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Txillardegiren liburutegia

2022ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Hurbiltzen ari da Korrika Donostiara. Asteburuan azken txanpan sartuko da, Lapurditik Gipuzkoara salto egiteko, eta, han, igandean, hiriburura iritsiko da, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren hirira. Idazle, politikari, hizkuntzalari handia bizi izan zen etxetik gertu amaituko da euskararen aldeko lasterketa, duela hiru urte AEK-k eta Korrikak omendu zuten tokitik gertu. Txillardegiren joan-etorriak mila aldiz lagundu zituzten Parte Zaharreko kaleek; igandean, mukuru beteko dira, eta euskarak etorkizuna duela erakutsiko du berriro ere, herriaren babesa eta konpromisoa bermatuta baititu horretarako.

Babesa eta konpromisoa ez ezik, baina, batasuna eta normalizazioa ere behar dituzte hizkuntzek, eredu estandarra nagusitu dakien tokiko hizkera bereziei. Txillardegik eman zion euskal munduari premia horren berri. Mundura irteteko prest zegoen gazteari ibiltzeko zapatak jantzi zizkion. Ez zen hura bakarrik izan, jakina. Baina bai ezinbestekoa. ETAren sortzaile ere izan zen. Euskal Herriaren burujabetzarekin amesten zuelako, nahiz eta indarkeria iraultzailearen bideak hamaika desadostasun eragin zizkion.

Idatzi egin zuen, teorizatu eta ikertu. Kontxako badiaren magalean, Korrika amaituko den lekuan. Haren izena eraman beharko lukeen udal liburutegiaren ondo-ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.