martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bolsonarok zailago dauka

2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ezkutuko boto aitorpen handia egon da Brasilgo hauteskundeen bozketa egunaren aurretik egindako inkestetan, Luiz Inacio da Silva Lula-k bere aurkari Jair Bolsonarori alde handia aterako ziola aurreikusten baitzuten iritzi zundaketek. Inkesta batzuen arabera, aise irabazteaz gain, Lulak ez zuen bigarren itzuliaren beharrik izango, lehenean, botoen %50 baino gehiago eskuratuko baitzuen. Ez zen herenegun horrelakorik geratu.

Igandeko emaitzek —%48 Lulak, eta %43 Bolsonarok— errealitate gordina erakutsi diete Lulari eta Bolsonaro historiaren paperontzira bidali nahi zutenei. Gobernuan egon den urteetan, esan dituenak esanda eta egin dituenak eginda, bigarren bider horrenbeste boto bildu izanak esan nahi du errotzen ari dela Brasilen, beste herrialde askotan legez, politikari tipologia hori, populismoan oinarritutako mezu erraz eta zaratatsuen bidez herritarrengana iritsi nahi duena. Leku askotan iristen ari da.

Hilabete barru, urriaren 30ean, egingo dute bigarren itzulia Brasilen. Bolsonarok dauka lanik handiena, igandean jaso ez zituen boto asko bereganatu beharko dituelako Lulari garaipena kentzeko. Lulak, itxuraz, errazago dauka, presidentetzara iritsi den bigarren bi itzulietan dezente hobetu dituelako emaitzak: 2002an, 39 milioitik 52ra, eta 46tik 58ra 2006an.

Ez da aurrekari txarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.