Athleticek garaipena behar du arnasa hartzeko

haritz gallastegi
2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Gaizka Garitanok bigarren partida zuzenduko du bihar Athleticen aulkian, San Mameseko lehengoa. Berezia izango da, baina baita garrantzitsua ere. Espainiako Kopako Huescaren aurkako lehia lehen hartu-emana izan zen. Hasiera lasaia. Gironaren kontrako lehia, ordea, beste kontu bat izango da. Puntuak irabazteko premiak lotuta jokatzen duen talde bat kudeatu beharko du.

Jokatzeko moduaren gainetik, hiru puntuak eskuratzea da Athleticek duen helburua. Garitanok dozena erdi aldiz erabili zuen irabazi hitza aurkezpen egunean. Baina ez da samurra izango joera iraultzea. Aurkariek, gainera, krisian dagoen taldearen antsietatearekin jokatzen dute, eta Girona ez da salbuespena izango. Eusebio Sacristanen taldea oso maila ona erakusten ari da. Stunai da gehien nabarmendu den jokalaria, baina talde lana du oinarria.

Alcorazon Garitano erakutsi zuen nola jokatu gura duen. Lerro guztiak batu, eta, baloiaren jabe denean, azkar ailegatu kontrarioaren areara. Ez dagoena argi da zein futbolari aukeratuko dituen. Bihar zelairatuko duen hamaikakoa, gainera, ez dirudi hurrengo partidetako bera izango denik: IIzan ere, ñigo Martinez, Nolaskonain eta Yuri zigortuta daude txartelengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.