NABARMENTZEKOAK

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
'La recouvrance'
XIX. mendeko goleta bat. Itsasontzi militar baten erreplika da (argazkikoa). 1992an eraikitakoa, posta urgentea garraiatzeko erabilia, eta Bretainiako Brest hiriaren enbaxadorea. 42 metroko luzera dauka.

'Marité'
Ehun urte aurten. Bakailaoak arrantzatzeko eraiki zuten, 1922an, Normandiako Fecamp herrian. 45 metroko luzera dauka, hiru masta ditu, eta hamabi bela. 650 metro oihal guztira.

'Shtandart'
Fragata baten erreplika. San Petersburgon (Errusia) eraikitako ontzia da (1999), eta azken unera arte egon da zalantzan etorriko ote zen. 1703an Olonetseko ontziolan uretaratu zuten Baltikoko flotaren lehen fragataren erreplika da. 35 metroko luzera dauka.

'Oosterschelde'
Monumentu bat. Hiru mastadun goleta bat da, eta 50 metro luze da. Ezaugarri horiek dituen Herbeheretako azken ontzia da, eta monumentu nazional izendatua dute herrialde horretan. 1917an eraiki zuten, Rotterdamen, elikagaiak eta salgaiak garraiatzeko. Jardunean dago oraindik.

'Ring Andersen'
Berritutako zamaontzia. Danimarkako Ring Andersen ontziolan eraiki zuten, 1948an. Gatza, alea eta beste merkantzia batzuk garraiatu zituen zamaontzi lanetan aritu zenean. 1962an saldu egin zuten, eta birmoldaketa konplexu eta ausartak egin zizkioten. 35 metro dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.