KRONOLOGIA

2022ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Astelehenean urte bat beteko da talibanak herrialdearen jabe egin zirenetik, baina prozesua ez zen egun batetik besterakoa izan.

2020
Otsailak 29. AEBetako ordezkari Zalmay Khalilzaldek eta Abdul Ghani Baradar mullak Dohako bake akordioa sinatu zuten, eta 19 urteko gerra amaitutzat eman.
Abenduak 13. Washingtonek iragarri zuen Afganistanen zituen 4.500 soldaduetatik 2.000 erretiratuko zituela.

2021
Apirilak 13. AEBetako presidente Joe Bidenek iragarri zuen irailaren 11rako erretiratuko zituztela tropa guztiak.
Apirilak 24. Nazioarteko indarrek iragarri zuten Kabulen esku utziko zituztela beren armak eta azpiegitura militarrak, erretiratu ahala.
Maiatzak 5. Talibanek Baghlan eskualdeko barruti bat bereganatu zuten, askoren artean lehena.
Uztailak 14. Talibanek Pakistango mugako pasabide baten kontrola hartu zuten.
Uztailak 30. Lehen errefuxiatu taldea heldu zen AEBetara.
Abuztuak 3. Talibanek aurrera egin ahala, borroka gogorrak piztu ziren 11 probintziatan; ordurako 400 ziren hildako matxinoak, eta milaka ihesean joandako herritarrak.
Abuztuak 12. Kabulek boterea partekatzea eskaini zien talibanei, borrokak etetearen truke.
Abuztuak 15. Talibanek Kabul hartu zuten, eta Axraf Ghani presidenteak ihes egin zuen erbestera. Nazioarteak eskatu zuen Afganistango mugak zabaltzeko, iheslariek, eta batez ere emakumeek, irteteko aukera izan zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.