Koronabirusa

AEBek larrialdi egoera ezarri dute

Kataluniak Espainiako Gobernuari eskatu dio bere lurralde zatia hesitzeko, COVID-19ari aurre egiteko; Galiziak tabernak eta dendak itxiarazi ditu. Macronek eztabaida jarri du Schengen eremuko mugen kontrolari buruz

Erredakzioa
2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Donald Trump AEBetako presidenteak larrialdi nazionaleko egoera ezarri du, eta horrela 50.000 milioi dolar inguru atera nahi ditu funts federaletatik, AEBetako estatuak eta herriak COVID-19aren kontra hartzen ari diren neurriei laguntzeko.

Etxe Zuriari kritikak ere egin dizkiote, gaitza atzemateko zerbitzu publikorik ez dagoelako. Horiei erantzun die Trumpek, esanez sektore pribatuarekin hitzarmen bat egin duela, proba horiek egitea eskuragarriagoa izan dadin. Heldu den astean 1,4 milioi test edukiko dituela iragarri du. Googlerekin ere lan bat egiten ari da, aplikazio bat sortzeko, herritarrei test bat egin behar ote duten erabakitzen laguntzeko.

«Datozen zortzi asteak erabakigarriak izango dira», ziurtatu du Trumpek. Orain arte 1.629 pertsonari atzeman diete gaitza AEBetan, eta gutxienez 41 hil dira.

Europa, mugak ixten

«Europa pandemiaren epizentroa bilakatu da», Tedros Adhanom OME Osasunaren Mundu Erakundeko buruaren arabera. Txinak kontrolpean hartu du gaitza, eta Europari laguntza eskaini dio, baina bestelakoa da egoera gainontzeko herrialde guztietan, eta koronabirusak hedatzen jarraitzen du etengabe. Prebentzio neurriak gogortzen ari dira herrialde askotan. Ukrainak, esaterako, bihartik aurrera atzerritar guztiei mugak itxiko dizkie; Turkiak bertan behera utzi ditu Europako zortzi herrialdetarako hegaldiak; Suitzak mugako kontrolak zorroztu ditu, eta eskola guztiak itxi; Austriak, hainbat estatutarako hegaldiak kendu, eta merkataritza gune ia guztiak itxi ditu, janari dendak eta botikak salbu; Greziak ere antzeko bidea hartu du. Kataluniak Espainiako Gobernuari eskatu dio herrialdea hesi dezala; eta Galizia urrats bat aurreratu da, eta denda eta jatetxeak itxi ditu, Espainiak gaur neurri gehiago hartu aurretik.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, berriz, mugen eztabaida eraman du Europara: Schengen eremuko mugikortasuna kontrolatzeari buruzko eztabaida mahai gainean jarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.