EAJk uste du lurralde auziei ez heltzea arduragabea dela

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Kataluniako hauteskundeetan indar subiranistek lortutako emaitzei erreparatuta, «estatuko lurraldetasun arazoak bizi-bizi jarraitzen du», Koldo Mediavilla EAJren Politika Instituzionaleko arduradunaren ustez. Hori kontuan hartuta, buruzagi jeltzaleak nabarmendu du bere blogean arazoari ez heltzea «arduragabekeria ariketa bat» izango zela eta egoera «larriagotu» egingo zela.

Salvador Illa PSCren hautagaiaren, hauteskundeen garailearen, «neurritasuna» azpimarratu du, eta iruditzen zaio hautesleek «irudi hori» bera «saritu» dutela. EAJkoak uste du, ordea, PSCk ez duela gobernatuko: «Edo, gutxienez, ez dela Kataluniako Gobernuko kide izango; ez baita gauza bera». Iruditzen zaio ERCk hartuko duela Generalitateko «lidergoa». PPri, bestalde, aitzakiak jarri nahi izatea leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.