KRONOLOGIA

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
2006ko ekainaren 8a. Iruña-Veleiako ikerketa taldeak III. mendeko kalbario baten aurkikuntzaren berri eman zuen, eta «munduko zaharrena» zela iragarri.
2006ko ekainaren 15a. Etxe baten zimenduetan aurkitutako euskarazko hitzak III. eta VI. mende artekoak zirela jakinarazi zuten Henrike Knörr eta Joakin Gorrotxategi filologoek.
2006ko azaroaren 24a. Idazkun gehienak III. mendekoak zirela baieztatu zuen Gilek zuzendutako arkeologo taldeak. Edonola, egun hartan aurkeztutako agiri adostuak ez zekarren Gorrotxategiren sinadurarik.
2007ko otsailaren 2a. Aztarnategiko kide finko ziren Jose Angel Apellaniz, Carlos Crespo eta Miguel Angel Berjon arkeologoek taldea utzi zutela jakin zen, ikusi zutenarekin deseroso zeudelako.
2008ko urtarrilaren 15a. Aurkikuntzen inguruko susmoak baretzen ez zirela ikusita, Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen beste batzorde zientifiko bat osatzea eta ikerketei bultzada ematea.
2008ko urriaren 7a. Azterketa gehiago eginda, Gorrotxategik eta Lakarrak adierazi zuten agertutako euskarazko idazkunak, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik behintzat, ez zirela onargarriak.
2008ko azaroaren 19a. Idazkunak «faltsuak» zirela ondorioztatu zuten Arabako Foru Aldundiak osatutako batzorde zientifikoko kideek. Aditu taldeak erabat baztertu zuen aztarnategiko aurkikuntzak III. eta V. mendeen artekoak izatea.
2009ko martxoaren 24a. Arabako Aldundiak kereila jarri zien «Iruña-Veleia auziko erantzuleei». Era berean, zigor espedientea abiarazi zuen Lurmenen aurka.
2009ko maiatza. Arabako Diputazioaren ekimenez aditu batzorde batek Veleiako idazkunak faltsuak zirela ondorioztatu eta urte erdira,Juan Martin Elexpuru idazle, itzultzaile eta Euskal Filologiako doktoreak idazkunen benetakotasunaren aldeko txostena kaleratu zuen, Gorrotxategi eta Lakarraren tesiei aurre eginez.
2009ko azaroaren 5a. Aztarnategiaren kudeaketa EHUri eman zion Arabako Foru Aldundiak.
2010eko uztailaren 16a. SOS Iruña-Veleia plataformak Arabako Foru Aldundiaren aurkako salaketa jarri zuen, Iruña-Veleiako aztarnategiko lurretan lanean ari ziren hondeamakinak ondare arkeologikoaren zati bat suntsitzen ari zirela iritzita. Irailean, epaitegiak atzera bota zuen salaketa.
2014ko urtarrilaren 30a. Iruña-Veleiako idazkiak gaur egungoak direla ondorioztatu zuen Espainiako Kultura Ministerioak.
2015eko abendua. Iruña-Veleiako ostrakak faltsuak direla azaldu zuen Ertzaintzak epailearentzako egindako txosten batean.
2016ko maiatzaren 7a. Nazioarteko kongresua egin zuten benetakotasunaren aldeko elkarteek.
2017ko maiatzaren 2a. Arabako Probintzia Auzitegiak ahozko epaiketa irekiera ebatzi zuen.
2018ko maiatza. Akusazio partikularrak zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen Eliseo Gilentzat, eta fiskaltzak, berriz, bost urte eta erdikoa.Oscar Escribano arkeologoaren aurka, berriz, hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen aldundiak, ondarearen aurkako kalteen delitua egotzita; fiskaltzak, berriz, delitu horrez gain, iruzurra ere leporatu zion —Gili bezala—, eta bost urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen haren kontra. Ruben Cerdan fisikari nuklearrari, azkenik, iruzurra egotzi zioten bi akusazioek; hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen aldundiak haren aurka, eta bi urte eta erdikoa, berriz, fiskaltzak.
2020ko otsailaren 3a. Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruzko epaiketa hasi zen Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.