MISIOEN. KRONOLOGIA

2015eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Hauek dira Martera egindako misiorik garrantzitsuenak:

1877: Marterekiko interesa eta han bizia egongo zen susmoa 1877koa da. Urte hartan, Giovanni Schiaparelli astronomo italiarrak adierazi zuen teleskopio bidez ur kanalak ikusi ahal izan zituela planeta osoan.

1960: Sobietarrek 1960ko urriaren 10ean eta 14an jaurti zituzten hurrenez hurren Marsnik 1960A eta Marsnik 1960B zundak Martera. Baina ez zuten lortu Lurraren orbitatik ateratzea, eta suntsitu egin zituzten. 640 kilo inguru pisatzen zuten zundek.

1962: Marsnik 1 zunda izan zen gizakiak egin eta Martera gerturatu zen lehen objektua, baina horrek ere ez zuen bete ezarritako helburua: Marte 11.000 kilometrora bistaratzea. 193.000 kilometrora egin zuen, eta, egin zuenerako, haren pista galdua zegoen.

1965: Ameriketako Estatu Batuek Mariner 4 misioa jarri zuten martxan. Marteren lehenbiziko argazkiak egin zituen zunda izan zen. Bertan, suntsitutako paisaia bat ikus zitekeen.

1971: Sobiet Batasuna izan zen planetaren azalean esploraziorako ibilgailu bat uztea lortu lehen potentzia. Baina, lehen irudiak bidaltzear zela, galdu egin zen Lurrak harekin zuen konexioa.

1976: Ameriketako Estatu Batuek Viking 1 eta Viking 2 zundak igorri zituzten Marteko azalera. Chryse eta Etiopia ordokietatik argazkiak bidaltzeaz gain, hainbat saiakera egin zituzten Marten bizia ote zegoen argitzeko. Ez zuten datu fidagarririk lortu, eta dautek eztabaida eragin zuten.

1997:Mars Pathfinder misioak bi hilabete egin zituen Marteko azala ikertzen, eta ikerketa mundu osoan jarraitu ahal izan zen telebistaz.

1998: Japoniak lehen zunda bidali zuen Martera: Nozomi. Baina gorabehera teknikoak izan zituen, eta misioak porrot egin zuen.

2001: Mars Odyssey misioak azterketa kartografiko bat egin zuen, Marteren azaleko elementu kimiko eta mineralen banaketa eta kontzentrazioa ikusteko. Izotza zegoela baieztatu ahal izan zuten. Horrek Marten ura egon zitekeen teoria indartu zuen.

2006: Martxoaren 8an iritsi zen Martera Atlas suziria. Misioaren helburua argia zen: akuiferoak aurkitzea. Halakorik lortu ez bazuen ere, misio garrantzia izan zuen. Izan ere, inoizko bereizmen handienean lortu zituen Marteko irudiak.

2011: Azaroaren 26an abiatu zuten Curiosity misioa. Horren barruan bidalitako ibilgailua aurrekoa baino pisutsuagoa zen. Marteren ezaugarri mikrobiologikoei buruzko informazio mardula jaso zuen. Gainera, egun Gale kraterra dagoen lekuan laku bat zegoen zantzuak aurkitu zituen, baita planetaren harrizko zoruaren %2tan ura dagoela.

2014: Curiosity ibilgailuak gas metano igoera handiak antzeman zituen Marteko Gale kraterrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.