Biurtekoa azaroan egingo da, ez maiatzean

2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Makina-ErremintarenBiurtekoa atzeratzea erabaki dute, eta, maiatzean izan beharrean, azaroaren 23tik 27ra bitartean egingo da. Hala jakinarazi dute agiri batean azokaren antolatzaileek, Bilbao Exhibition Centrek, AFMk eta AIMHEk. Euskal industriaren azokarik garrantzitsuena da Biurtekoa, eta 2018an 61 herrialdetako 42.000 bisitaritik gora izan zituen. Aurten maiatzaren 25etik 29ra egin behar zen, baina BECek adierazi du azoka atzeratzeko «erabaki zaila» hartu dutela «egoerari dagokion ardura printzipioari men eginda».

Biurtekoaren batera egin ohi diren azokak ere azaroan egingo dira: ADDIT3D, Be Digital, IMIC, eta Workinn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.