Katalunia, U-1etik urtebetera. Judizialiazioa

Estilo baten ondorioak

Hamaika auzibidetan katramilatuta dago prozesu subiranista. Buruzagi independentisten kontrako epaiketa urtarrilean da hastekoa, eta ez dirudi delituak arinduko dizkietenik.

STEPHANIE LECOCQ /EFE.
Igor Susaeta.
Bartzelona
2018ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Buruzagi independentisten kontrako epaiketa datorren urtea abiatzearekin batera hasiko da ziurrenik. Hori kaleratu dute asteon Espainiako eta Kataluniako zenbait komunikabidek, iturri judizialak aipatuz. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak instrukzioa itxi egin zuen ekain amaieran, eta, orain, politikariak epaituko dituzten Goreneko aretoetako bateko zazpi magistratuei dagokie itxiera autoa baieztatzea, edo diligentzia gehiago eskatzea. Baieztatzekotan dira, eta, orduan, bai akusazio partikularrak —Vox alderdi ultraeskuindarrak—, bai Espainiako Fiskaltzak, baita defentsek ere kalifikazio idazkiak aurkeztuko dituzte. Gorenak ondoren jakinaraziko du noiz hasiko den ahozko epaiketa. Fiskaltzak matxinada delituari eutsiko dio, ezustekorik ezean.

Bizpahiru hilabete iraungo du epaiketak, goiz eta arratsalde egingo dituzte saioak, eta 2019ko maiatzaren 26rako deituta dauden udal bozen ondorenerako espero da epaia. Matxinada delituagatik, zigor kodeak gehienez 25 urteko kartzelaldia ezarria du—sedizioagatik 10-15 urte—; desobedientziagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik, berriz, bi eta zortzi urte bitartekoa.

Auzitegi Nazionalak auzipetutakoen kontrako epaiketa Gorenaren epaiaren ondoren hastekoa da.

Auzipetuak

AUZITEGI

GORENEAN

1.

Carles Puigdemont

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: Generalitateko presidente kargugabetua.

2.

Oriol Junqueras

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Presidenteorde kargugabetua.

3.

Joaquim Forn

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Barne kontseilari kargugabetua.

4.

Raul Romeva

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Atzerri kontseilari kargugabetua.

5.

Antoni Comin

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: Osasun kontseilari kargugabetua.

6.

Dolors Bassa

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Lan kontseilari kargugabetua.

7.

Clara Ponsati

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: Hezkuntza kontseilari kargugabetua.

8.

Josep Rull

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Lurralde Antolaketa kontseilari kargugabetua.

9.

Jordi Turull

Delituak: Matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Presidentetza kontseilari kargugabetua.

10.

Marta Rovira

Delituak: Matxinada.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: ERCko idazkari nagusia.

11.

Carme Forcadell

Delituak: Matxinada.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Parlamentuko presidente kargugabetua.

12.

Jordi Cuixart

Delituak: Matxinada.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: Omnium Culturaleko presidentea.

13.

Jordi Sanchez

Delituak: Matxinada.

Egoera: Behin-behineko kartzelaldian.

Kargua: ANCko presidente ohia.

14.

Meritxell Borras

Delituak: Desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Gobernazio kontseilari kargugabetua.

15.

Lluis Puig

Delituak: Desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: Kultura kontseilari kargugabetua.

16.

Carles Mundo

Delituak: Desobedientzia eta dirua bidegabea erabiltzea.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Justizia kontseilari kargugabetua.

17.

Santi Vila

Delituak: Desobedientzia eta dirua bidegabea erabiltzea.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Enpresa kontseilari kargugabetua.

18.

Meritxell Serret

Delituak: Desobedientzia eta dirua bidegabe erabiltzea.

Egoera: Erbestean.

Kargua: Nekazaritza kontseilari kargugabetua.

19.

Lluis Corominas

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Parlamentuko Mahaiko kide kargugabetua.

20.

Lluis Guino

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Parlamentuko Mahaiko kide kargugabetua.

21.

Anna Simo

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Parlamentuko Mahaiko kide kargugabetua.

22.

Ramona Barrufet

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske, bermea ordainduta.

Kargua: Parlamentuko Mahaiko kide kargugabetua.

23.

Joan Josep Nuet

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske.

Kargua: Parlamentuko Mahaiko kide kargugabetua.

24.

Anna Gabriel

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Erbestean aske.

Kargua: CUPeko diputatu ohia.

25.

Mireia Boya

Delituak: Desobedientzia.

Egoera: Aske.

Kargua: CUPeko diputatu ohia.

AUZITEGI

NAZIONALEAN

26.

Josep Lluis Trapero

Delituak: Antolakuntza kriminala eta sedizioa.

Egoera: Baldintzapean aske.

Kargua: Mossos d'Esquadraren buru kargugabetua.

27.

Cesar Puig

Delituak: Antolakuntza kriminala eta sedizioa.

Egoera: Baldintzapean aske.

Kargua: Barne kontseilaritzako idazkari nagusi kargugabetua.

28.

Pere Soler

Delituak: Antolakuntza kriminala eta sedizioa.

Egoera: Baldintzapean aske.

Kargua: Mossos d'Esquadren zuzendari kargugabetua.

29.

Teresa Laplana

Delituak: Sedizioa.

Egoera: Baldintzapean aske.

Kargua: Mossoen intendente kargugabetua.

2

GENERALITATEKO ZENBAT KARGUDUN OHI INPUTATUTA

Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiaren aginduz, Guardia Zibilak Generalitatearen hainbat egoitza miatu zituen iazko irailaren 20an, eta Josep Maria Jove —Presidenteordetzako idazkari nagusia zen— eta Lluis Salvado —Ogasuneko idazkaria zen— atxilotu zituen. Ikerketapean jarraitzen dute. Joveri desobedientzia eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten dizkio, eta Salvadori, diru publikoa bidegabe erabiltzea. Generalitateko pare bat dozena teknikari kausa berean inputatuta daude.

712

ALKATEIKERKETAPEAN

Erreferenduma egiten lagundu zutelakoan, Jose Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusi zenak Kataluniako lau probintzietako fiskalburuei eskatu zien deklaratzera deitu zitzatela Kataluniako 712 alkate. Horietako batzuk baino ez ziren agertu epaitegira iazko irailean, eta ez zuten ezer esan nahi izan. Ikerketapean mantentzea erabaki zuen Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.

U-1EKO HAUTESKUNDE BATZORDEKOAK

Tania Verge, Jordi Matas, Marc Marsal, Josep Pages eta Marta Alsinari diru publikoa bidegabe erabiltzea, eginkizunen usurpazioa eta desobedientzia egozten dizkie fiskaltzak. Instrukzio fasea bukatu zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.