Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

Pin, pan, pun!

Amaia Agirre -

2018ko uztailak 13
Askotan entzun izan dut ehiztari baten bikotekidea izatea ez dela oso eramanerraza. Opor egunak ehiza garairako uzten dituztela... Zakurrei bikoteari baino denbora gehiago eskaintzen dietela... Eskopeta garbitzeko pazientzia bai baina etxean laguntzeko ezetz... Joan-etorrietan eta kartutxoetan sekulako gastuak egiten dituztela...

Gauza berdintsua entzun izan dut bertsolariei buruz, berbena taldekideei buruz, gauez aritzen diren tabernariei buruz...

Niretzat gogorragoa da langabezian SOS egoeran sosik gastatu ezin duen baten egoera, baina berdin dio. Badakigu nolakoak garen.

Bat zaletasuna, ezta? Eta bestea ogibidea, ezta? Ados. Bat kapritxoa da? Eta bestea betebeharra? Goazen, beraz, horretara.

Aspalditik izan dut jakin-mina: zenbat kostatzen da denboran eta dirutan futbolzale amorratua izatea? Beste kirol batzuekin alderatuta kirol merkea dela diote. Hori ere nondik begiratzen den izango da. Terrazako elkarrizketa baino ez da, baina gure ezagun batek urtean dirutza xahutzen du bere bihotzeko futbol taldearen harira. Astegunetan lanera eta asteburuetan pipak jatera. Nagusiari eta lankideei esateko gai izan ez zaren biraoak aurkariei eta epaileei jaurtitzera. Kendu azala eta gozatu mamiaz.

Egia da barruak askatzeko modu bat dela, eta askok terapia modura erabiltzen dutela; egun, terapeuta profesional batengana joatea ere ez da batere merkea. Mundialetan atsedenean daude, final aurreko itxarongelan. Baina batzuek depresio latza izango dute munduko kopa bukatu eta liga hasi arte. Askotan, garestiago ateratzen da futbol dependentzia duena jasatea haren hutsunea baino. Pipak jatetik azkazalak jatera igaroko dira, hortzak zorrotz eta kartutxoak kargatuta. Zakurrak oilagorra noiz altxaraziko. Eutsi bitartean zahatoari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna