Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Euskalgintza gihartsu bat

2022ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Euskalgintzak badu motibo nahikoa elkar hartuta kalera irten eta erantzun indartsu bat emateko. Gaur-gaurkoz giharra duen edo ez, hor dago gakoa. Euskara zailegia dela eta, Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizunen kontrako epaia kaleratu du epaile batek. Haserrea eragin du albisteak, baina horretan geldituko da. Gauza bera jazo zen Irunen, hango udaltzainen hizkuntza eskakizunekin. Iparraldean, kanpaina betean dabiltza baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin daitezen. Baina Iparraldera mugatzen da kanpaina. Nafarroan, hizkuntza dekretua borrokatzen ari dira; eremu ez-euskaldunetan euskara ez da aintzatetsiko, alegia, baliorik gabekoa izango da euskara jakitea. Eta, Osakidetzan logopeda izateko, ez dute euskara eskatzen. Adibideen soka nahi adina luza daiteke... Baina non dago erantzuna? Noiz egin zen Euskal Herrian euskararen kontrako erasoen aurkako eta hizkuntza eskubideen aldeko azken manifestazio handia? Erasoek ez al dute merezi mobilizazio edo erantzun indartsu bat?

Euskararen kontrako eraso bakoitza euskaldun guztien eskubideen aurkako erasoa da. Baina erantzuna ez da bateratua. Bakoitzak beretik erantzuten du, erantzuten duenean. Oldarraldi horri batera erantzuteko beharra ekarri du hizpidera Kontseiluak. Euskalgintza gihartsu bat osatzeko lana badago, behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.