'ARMIARMA'- REN ERRONKAK

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Mikel Elorzak gidatzen du Armiarma literaturaren ataria.Modu telegrafikoan adierazi ditu hogei urteotako asmoak, erronkak eta helburuak.
• Literaturaren historiaren irakurketa ezberdinak egiteko edukiak biltzea eta sozializatzea.
• Literaturaren liburutegi digital eta testu gordailu zabalak eratzea.
• Jende ahalik gehienak testuak eskuragarri izateko tresnak garatzea.
• Irakurle guztientzako zerbitzu publikoa izatea 24 orduz.
• Lanerako tresna baliagarria bihurtzea kazetarientzat, kritikarientzat, irakasleentzat, editoreentzat, idazleentzat.
• Irakurketaren gozamenerako leku birtual bizkorra, erraza eta erosoa izatea.
• Argitaletxeen historia egitea, bibliografiak osatzea, entziklopedia biziaren funtzioak betetzea.
• Bilaketa tresnak eta sozializazio tresnak eskaintzea.
• Erronka bat da Armiarma atari handia etengabe osatzen segitzea, eta milaka testuz eta liburuz, milioika hitzez hazten ari den literatur ondarea erabilgarriagoa bihurtzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.