GAKOAK

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Irribarriaren erremateak. Ondo bidean, Irribarriak agindu beharko luke piloteoan, eta erremateko aukerak izan. Baina baliatu behar ditu. Altunari hemezortzi tanto egin zizkion. Victorren aurka, aldiz, bederatzi huts egin zituen.

Urrutiren eskua. Sendatu zaiola esan du, eta hala beharko du. Bere defentsa bikainaren gakoetako bat da ezker airea. Errestoan asko erabiliko du.

Hauspoa eta besoa. Buruz buruko espezialistak dira, eta biek euren onena ematen badute, luzea izango da lehia. Besoko freskotasuna eta hauspoa erabakigarriak izan daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.