Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduren eta PPren 643 zuzenketak

Igor Susaeta.
2019ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
EH Bilduk eta PPk osoko zuzenketak jarri zizkioten Eusko Jaurlaritzaren 2020ko aurrekontu proiektuari, baina Eusko Legebiltzarrak atzera bota zituen joan den astelehenean. Atzo gauza bera egin zuen ganberak indar subiranistaren eta popularren 643 zuzenketa partzialekin. Beraz, Jaurlaritzak, EAJk eta PSE-EEk, eta Elkarrekin Podemosek adostutako aurrekontuak hilaren 27an dira onartzekoak legebiltzarrean.

Zuzenketa partzialei dagokienez, EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute. Elkarrekin Podemosek, berriz, gauza bera egin du zenbait kasutan, eta beste batzuetan abstenitu egin da. Hain zuzen ere, Elkarrekin Podemosek proposatuko 110 zuzenketa partzial onartu ditu ganberak. Horrenbestez, 201 milioi euro mugitu ahal izango dira. Diru sail batzuk hurrengo urtean dira gauzatzekoak, eta gainontzekoak 2021etik aurrera, konpromiso kredituen bidez. EH Bilduk 77 zuzenketa planteatu ditu, eta horiekin proposatzen zuen 234 milioi euroren aldaketak egitea aurrekontuetan. PPk 556 zuzenketa erregistratu ditu, eta aurrekontuko 500 milioi euro beste zeregin batzuetarako bideratu nahi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.