Bateriak ondo ezagutzearen abantailak

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
CIC Energiguneren xede nagusia, Jaurlaritzak sustatutako beste CICena bezala, gero merkatuan eragina izango duen bikaintasunezko jakintza lortzea da. Eragin hori, adibidez, tokiko enpresei lagunduz lor daiteke. Euskal Herrian, hain zuzen, bateria paketeen integrazioan oso onak diren enpresak daude, eta askok jotzen dute laguntza bila MiƱaoko zentrora. Zertarako? Besteak beste, euren paketeetan jartzen dituzten bateriak behar bezala ezagutzeko. Gaur egun, munduan 150 bateria inguru erabiltzen dira, eta euskal ikerketa zentroak guztiak ezagutzen ditu. Horri esker, ikusi izan dute, adibidez, beren ekipoetan erabiltzen zituzten baterien osaera ez datorrela bat hornitzaileak agindutakoarekin. Beste adibide bat:hegazkin konpainia batek arazoak izan zituen hegaldi batean, bateria batgehiegi berotu zelako, hegaldia arriskuan jartzeraino.Eta bateria harekin zer gertatu zen jakiteko, Euskal Herrira etorri ziren, CIC Energigunera. Baterien auzi medikuak direla esan daiteke. Eta badakite zein bateria diren hobeagoak, zein txarragoak, zein diren baterako edo besterako egokiagoak... Horrek asko balio du, batez ere, hemengo enpresentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.