Itunak Bizkaiko eraikuntzan eta kiroldegietan

2020ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
CCOO eta UGT sindikatuek soldatak %1,5 igotzeko akordioa egin dute Bizkaiko eraikuntza sektorean, Ascobi patronalarekin. 2020an, portzentaje hori igoko dira soldatak. Ordezkaritzaren %47 dauka CCOOk, eta %7 UGTk. Txema Herrero CCOOko eraikuntza arduradunak esan du sektoreko itunetan aurrera egitea posible dela.

Bestalde, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek Cebek patronalaren eskaintza onartu dute, kirol lokalen eta esparruen sektorean. Datorren astean egitekoa zen greba bertan behera utzi dute. ELAk, ordea, ez du onartu akordioa, eta greba deialdiari eutsi dio, astelehenean salbu; batzarrera deitu ditu langileak egun horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.