Amaia Agirre Arrastoa.
ELE

Eten+eten: erreten

2020ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
«Langabeziaren igoerak eten bat egin du abuztuan». Halaxe irakurri nuen berripaper honetan lehengo astean. Joan gaitezen izenburutik izan gudura, batzuk borrokan baitabiltza izenik merezi ez duen egoera batean euren buruaren bila.

Tira eta tira... azkenean eten. Bultza eta bultza... azkenean ERTEn. Langabeziaren langa berezi hori gainditu duten denak ez daude gizarte segurantzan alta emanda. Beraz, hor ere eskua luze baina hanka motz.

Etxez etxe adineko pertsonak zaintzen diharduten langile askok ez dute kontraturik. Ordaintzen ditugu baina ez ditugu kontratatzen. Ordaindu edo orbaindu? Kontratatu edo kontra hartu?

Are gehiago, abuztuan, zaintzen edo laguntzen duten pertsona horren familiakoak oporretara doazenean, egun eta gau etxean geratzera derrigortzen ditugu. Hilabeteko kontua soilik izango da esanez lasaitzen ditugu gure kontzientziak eta patrikak. Besterik dio, ordea, praktikak.

Soldata zor data bihurtzeraino estutzen ditugu langileak, eta azkenean eten. Alde ederra langa BEZean balego eta ez langabeziaren zerrendan agertu ere egiten ez diren izenpe gabekoetan. Ohartzen al gara zer egiten eta zer eragiten ari garen? Euren burua zaintzeko eskubiderik eskaintzen ez diegun langileei gure etxekoak zaintzeko eskabideak egiten ari gara. Zaintzak zaintza truk beharko luke. Izan gizatasunez, izan diruz, baina duintasunez.

Albistea zuzen emana dago, baina ez gara zuzen ari. Guk guretzat eskatzen ditugun lan baldintzak zergatik ez ditugu besteentzat aldarrikatzen? Gure etxeetan sartzen uzten diegu europar eskuzabal moduan, baina gero ez diegu ateratzen uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.